Euskadiko txapelaren bila

Aiurri 2023ko uzt. 19a, 09:39

Gipuzkoako txapelketa eskuratu eta gero, Euskadikoaren bila abiatuko da urnietarra. Euskadiko Sega Txapelketa datorren igandean izango da, Zizurkilen.

Julen Gabirondo, Mike Lizartza, Oier Urkola eta Jokin Etxeberria izango dira lehiakideak. Hitzordua arratsaldeko 18:00etan hasiko da, Nekola baserriko belazean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!