Kanpainaren azken txanpa

Aiurri 2023ko uzt. 20a, 18:57

Igandea iritsi ahala interesa piztuz badoa ere, Espainiako Kongresua eta Senatua berritzeko kanpaina bare joan da gurean. Ekitaldi xumeak egin dira, eta ez alderdi guztien aldetik.

PSE-EE birritan izan da Andoainen, kanpainan. Horietako batean Romero hautagaia izan zen hautes-zerrenda berean doan Maider Lainez alkate ohiarekin batera.

Sumar koalizioa ere Andoainera hurbildu zen, landa eremu politikak defendatzeko. Podemoseko kideak ziren bere osotasunean, Pilar Garridok Kongresuko ordezkari gisa errepikatzeko asmoa baitu.

EH Bilduk atzokoan hautagai nagusiekin ekitaldia antolatu zuen Andoaingo Zumea plazan. Hurbildu ziren dozenaka lagunen aurrean, Aizpurua hautagaiak ildo nagusiak aurkeztu zituen. Inarritu eta Iriarte, Andoni Alvarez alkatearekin batera, Zumea plazako ekitaldian izan ziren.

EAJ-PNVk Donostian egin zuen atzokoan ekitaldi nagusia. Ikusleen artean ikus zitezkeen inguruotako jarraitzaileak. Maribel Vaquero urnietarra da jeltzaleen hautagaia, Gipuzkoako probintzian.

Igandean, hauteskundeak

Bi hautes-ontzi topatuko ditu botu-emaileak. Sobre laranja Senaturako hautagaiak aukeratzeko baliagarria izango da, eta zuria Kongresukoak.

Igande gauean Aiurri.eus gunean emaitzak eskainiko dira.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!