Euskal Sagardoaren parte dira, jada, Altuna eta Mizpiradi

Aiurri 2023ko uztailaren 21a

Andoaingo eta Urnietako sagardotegi bana, Mizpiradi eta Altuna, Euskal Sagardoa Jatorri Izendapenaren parte dira. Bietan ere gazteen esku dago gidaritza-lana, eta erronka berriei ekiteko prest daude. 

Jon Mikel Arruabarrena dago Mizpiradi sagardotegiaren atzean eta aitak erakutsitako guztia martxan jartzeko gogoz dabil andoaindarra. Xabier Altunak zuzentzen du, berriz, Altuna: "Erronka asko ditugu aurretik eta horrek asko motibatzen nau. Erronka horietako bat izan da Euskal Sagardoaren Jatorri Deiturako parte izatea". 


Altuna Sagardotegia

  • Sagarraren jatorria: Ubikazio pribilegiatua due sagardotegi familiar eta tradizionala.
  • Sagar-mota: Gehien bat bi barietate: Urtebi handia eta Urtebi txikia. Baita Goikoete eta Moko motako sagarrak ere.
  • Lategi auzoa, 5, Urnieta ( 943 55 49 17)





 


Mizpiradi Sagardotegia

  • Sagarraren jatorria: Egun, 2,5 hektareako sagastia dago landatuta etxe inguruan, eta, pixkanaka, gehiago landatzeko helburua du.
  • Sagar-mota: 2 barietatez osatutako sagastia du, eta Moko da gehien erabiltzen duen sagar mota.
  • Leizotz, 14, Andoain (943 59 39 54)

 

 

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!