Gaur abiatuko da Eusko Label Buruz Buruko Erremonte Txapelketa

Aiurri 2023ko abu. 3a, 08:18

Urteko torneorik garrantzitsuena da, Galarretan bere osotasunean jokatuko dena. Sei pilotarik jokatuko dute. 16: 30etan hasiko da, gaurkoan, Azpiroz eta Larrañagaren artekoa.

Gaur Azpiroz eta Larrañaga lehiatuko dira, eta irabazleak Juanenea izango du zain hilaren 5ean, larunbatarekin. Larunbateko irabazleak ligaxkarako sailkapena lortuko du eta bertan Ansa II, Barrenetxea IV eta Urriza izango dira. Azken hau 2022ko txapelduna eta tituluaren defendatzailea da.

Ligaxkan denek denen aurka jokatuko dute eta lehenengo sailkatzen den pilotaria zuzenean sailkatuko da finalera. Bigarren eta hirugarren sailkatuek finalerdia jokatuko dute eta laugarren sailkatua kanporatua izango da. Ligaxkan sei partida jokatuko dira: abuztuaren 10, 12, 17, 19, 24 eta 26an. Finalerdia irailaren 2an jokatuko da Galarretan eta finala irailaren 9an izango da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!