Trafiko mozketak eta desbideraketak Oria parean, asteburu honetan

Aiurri 2023ko abu. 11a, 07:00

Oria aldean, Zubietara edo Hipodromora joateko bidegurutzean, biribilgune berria eraikitzen ari dira. Lan horien eraginez, trafiko mozketak eta desbideraketak iragarri ditu Foru Aldundiak.

Trafikoan eragin nabarmena eragingo duten lanak ostiral honetan hasiko dira, gaueko 21:00tan hasita. Abuztuaren 14rako lanak amaituta egongo direla iragarri du Aldundiak. Mezua argia da, ahal dela ez igaro bertatik: “Asteburu osoan, obrek sor ditzaketen eragozpenak saiheste aldera, A-15 errepidea erabiltzea gomendatzen da Donostiara sartzeko edo bertatik irteteko”.

Xehetasunak, Aldundiaren oharrean agertzen den bezala:

  • Abuztuaren 11ko (ostirala) 21:00etatik abuztuaren 14ko (astelehena) 06:00etara galtzada moztuta egongo da zirkulazioarentzat, Gasteizerako noranzkoan,  451,500 eta 451,100 KPen artean. Denbora-tarte horretan, trafikoa lotunearen bide adarretatik desbideratuko da.
  • Abuztuaren 11ko (ostirala) 21:00etatik abuztuaren 12ko (larunbata) 06:00etara galtzada itxita egongo da Irunerako noranzkoan, 450,500 eta 451,500 KPen artean.  Denbora-tarte horretan, Irunerako noranzkoan doazen ibilgailuek N-I errepidea utzi beharko dute 450 irteera hartuz, eta errepide horretara itzuliko dira Allerruko lotunea (N-I-451) erabilita.
  • Bigarren fasean, Irunerako noranzkoan, galtzada ixteko puntua atzera emango da, eta, horrela, abuztuaren 12ko (larunbata) 06:00etatik abuztuaren 14ko (astelehena) 06:00etara galtzada moztuta egongo da 450,900 eta 451,500 KPen artean. Denbora-tarte horretan, trafikoa lotunearen bide adarretatik desbideratuko da.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!