Barrenetxeak hiru pilota bizi aukeratu zituen; 125 eta 124 gramo artean pisatzen dituzte. Juaneneak, aldiz, 127 eta 128 gramo arteko hiru pilota astunago aukeratu zituen, goitik irteera gutxiago zutenak, apur bat motelagoak, baina behetik dabiltzanak.
Barrenetxeak zioenez, "aurkako pilotak aukeratu ditugu. Nirea biziagoa da, eta, beraz, kantxan erosoago sentitzen naiz. Juanenearena, berriz, 'motela' da, behetik dabilena. Uste dut pilota horiekin tantoak luzatu egiten direla eta buruz burukoan tantoak asko luzatzea arriskutsua da".