Euskaltzale Independentiston Topaketen aurkezpena egingo dute hilaren 7an

Aiurri 2023ko irailaren 1a

Datorren urriaren 7an eta 8an, estreinakoz, Euskal Herrian Euskaraz eragileak antolatuta Euskaltzale Independentiston Topaketak egingo dira Amasa-Villabonan. 

Topaketon nondik norakoak eta egitarau zehatza aurkeztu asmoz, prentsaurreko bat egingo dute datorren ostegunean, irailaren 7an, Amasa-Villabonan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!