Abiatzear da Loatzo musika eskolako ikasturtea

Aiurri 2023ko ira. 5a, 08:44

Iraila hastearekin batera, martxan da Loatzo musika eskola: hilaren 7an irekiko ditu ateak, ikasturteari ongi-etorria emateko. Zalantzak argitu nahi dituztenek honako hiru bide hauek erabili ditzakete:  943692619 zenbakira deituta, loatzo@loatzo.eus helbide elektronikora idatzita edo eskolara bertaratuta. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!