Ene Kantak-en emanaldirako bi sarrera bikoitz zozketatuko ditu Aiurrik harpidedunen artean

Aiurri 2023ko ira. 7a, 13:16

Aiurrik bi sarrera bikoitz zozketatuko ditu Ene Kantak-en emanaldirako; irailaren 17an izango da, Hernaniko kiroldegian, arratsaldeko 17:30ean. Ezinbestekoa izango da harpideduna izatea. Irailaren 12ra bitarte egongo da zozketan parte hartzeko aukera.

Parte hartu ahal izateko idatzi 619 16 35 37 telefonora edota astekaria@aiurri.eus posta elektronikora, "Ene Kantak zozketa" izenpean.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!