Asuncion Klinikako langileek mobilizazioei berrekingo die hitzarmen duin baten alde

Aiurri 2023ko ira. 13a, 13:39

Greba egunak irailaren 13, 14, 15, 18, 28 eta 29an izango dira; tartean elkarretaratzeak, kanpaldiak eta kotxe karabanak. Asuncion Klinika kudeatzen duen Inviza enpresak negoziatzeko borondaterik erakutsi ezean, borrokan jarraituko dutela adierazi dute.

INVIZA enpresa

Tolosaldean osasun alorreko zerbitzua eskaintzen duena  Asuncion Klinika da, INVIZA enpresak kudeatzen duena. Jesus Gomez Montoya enpresaria burua da. Montoya beste hainbat enpresen jabe da edota esku hartze handia du; beste batzuren artean, Geusa S.L, INVIZA edota Bidasoako Osasun Zentroa. Era berean, enpresa  horiek, Yatpinde Tatso Brahmande S.L enpresaren barruan kokatzen dira. Antza denez, enpresa honek Eusko Jaurlaritzaren eskutik partida ugari eskuratzen ditu

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!