[BABESTUTAKO EDUKIA]

PRIMERAN plataforma digitala abian jarriko da hilabete honetan

Aiurri 2023ko ira. 15a, 09:00

Euskal eta euskarazko edukien streaming zerbitzurik handiena izatea du xede plataforma digital berriak.

PRIMERAN mundura zabalik dagoen euskal leiho digital berria hilabete honetan jarriko da abian. Euskal eta euskarazko edukien streaming zerbitzurik handiena izatea du xede plataforma digital berriak.

Bertan, denetariko edukiak aurkitu ahal izango dira: besteak beste, euskal ekoizpeneko eta nazioarteko telesailak, zinema, dokumentalak eta haurrentzako edukiak. Baita eduki esklusiboak ere.

Nonahi, noiznahi euskarazko edukiez gozatzeko plataforma izango da. Euskadin sortzen den ikus-entzunezko ekoizpenaren nazioarteko leihoa euskara eta euskal kultur edukiak zabaltzea eta ikusgarri egitea izango du helburu.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!