Sanpedrotarra Arraun Elkarteak lehen mailara egin du jauzi

Aiurri 2023ko ira. 18a, 09:54

Sanpedrotarra Arraun Elkarteak lehen mailarako igoera lortu du; arraunlariek datorren urtean Eusko Label ligan lehiatuko dute. Tartean dira, eskualdeko hainbat arraunlari.

Play-offeko sailkapen nagusiko lehen postua Sanpedrotarra Arraun Elkarteak lortu du, 12 puntu pilatuta. Bueu sailkatu da bigarren postuan, 6 punturekin. Hirugarren postua Lapurdirentzat (6 puntu) izan da. Sanpedrotarra taldean eskualdeko hainbat kide daude.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!