"Paziente bizia", Osakidetzaren programan parte hartzeko aukera

Aiurri 2023ko ira. 21a, 06:48

"Paziente Bizia" nork bere burua zaintzen ikasteko programa da, Osakidetzak eskualdean aurrera eraman nahi duena. Urriaren 20an abiatuko da, 10:30ean hasita. Saioak ostiralero eskainiko dira, 10:30etik 13:30era, abenduaren 1a bitarte. Izena emateko asmoa duenak honako helbidera idatzi beharko du: pacienteactivo@osakidetza.eus.

Egun hauetan, gertuko informazioa eskuratu daiteke inguruko osasun zentroan, harrera gunean edo zuzenean erizainari galdera eginez.

Ekimenean parte hartzeko gonbita. Gutuna:

"Paziente Bizia-Paciente Activo" programaren berri eman nahi dizugu Osakidetzako Tolosaldeko ESIaren izenean.

Nork bere burua zaintzen ikasteko programa da "Paziente Bizia-Paciente Activo" Programa eta Osakidetzaren Osasun Eskolaren barnean dago.

Autozainketa hitzak aldaketa emozionalak kudeatzen ikastea esan nahi du, besteak beste.

Tailer honetan tresna batzuk ezagutuko eta jarriko dituzu praktikan, zure emozioak behar bezala ezagutzen eta kudeatzen lagunduko dizutenak, haiekin ahalik eta ondoen bizi ahal izateko.

Tailerrean 2 ordu eta 30 minutuko saioak egingo dira, astean behin, zazpi astez. Saioak bi monitorek zuzentzen dituzte, taldean egiten dira eta parte-hartzaileak izateko helburuarekin sortu dira.

Gutun honen bidez, “Nire ongizate emozionala zainduz” tailerra irailean eskainiko dugula jakinarazi nahi dizugu.

Urriaren 20ean hasiko da eta astero izango da saio bat abenduaren 1era arte. Saio guztiak Tolosako Osasun Zentroko 3. solairuako taldeko jardueren gelan izango dira, 10:30etik 13:00ak arte.

Zure edo zuen elkarteko kideen eta ingurukoen artean tailer horren inguruko informazioa hedatzea eskertuko genuke, baita bertan parte hartzera gonbidatu ere.

Zure osasun zentroan eman dezakezu izena edota honako helbide elektronikora bidali interesa duen pertsonaren izen-abizenak eta kontakturako datuak: pacienteactivo@osakidetza.eus".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!