Aitor Zelaia eta Galder Barbadoren aldeko manifestazioa egingo dute ostiralean, Hernanin

Aiurri 2023ko ira. 20a, 10:14

Argazkia: Aiaraldea

Aitor Zelaia eta Galder Barbadoren aldeko manifestazioa egingo dute ostiralean, Hernanin, eskualdera begira, arratsaldeko 18:30ean hasita. Maiatzean berretsi zituzten bi gazteen aurkako lau urteko espetxe zigorrak.

Espetxeratze agindua iritsi zaie Galder Barbadori eta Aitor Zelaiari. Hala jakinarazi du ANkerkeriari Stop plataformak sare sozialetan.

Ostiral arratsaldean egindako agerraldi batean, ANkerkeriari Stop plataformak jakitera eman zuen espetxeratzeko agindua jaso dutela Aitorrek eta Galderrek. Agindua jasota, hamar eguneko epea dute borondatez espetxeratzeko; bestela, atxilotze agindua martxan jarriko du Espainiako Auzitegi Gorenak, maiatzean jakinarazitako lau urteko espetxe zigorra betetzeko. Auzitegi Nazionalak 2021ean ezarri zien zigorra, armak eta munizioak gordetzea egotzita.

Manifestazioa Gasteizen, hilaren 30ean

Gazteen askatasuna aldarrikatzeko hainbat deialdi egin dituzte. Hilaren 29ra arte, Euskal Herriko herri, auzo eta ikastetxeetan mobilizazioak antolatzeko eta elkartasun keinuak zabaltzeko deia luzatu dute. Irailaren 30ean, berriz, manifestazio deialdia zabaldu dute Gasteizen, 18:30ean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!