Eguneroko erosketan euskara sustatzeko kanpaina

Aiurri 2023ko ira. 21a, 13:47

Amasa-Villabonako eta Zizurkilko harategietan euskararen erabilera areagotzeko ekimena martxan jarri dute.

“Solomilloa edo azpizuna eskatu nahi duzuna!” kanpaina Galtzaundik bideratu du, saltokikoetako idatzietan nahiz ahozko komunikazioan euskararen erabilera areagotzeko helburuarekin.

“Harategiak gune aproposak dira horretarako: elkarrizketak laburrak izaten dira, oso zehatzak, testuingurua markatua da, produktuak ikusgai daude, eta horrelako elkarrizketekin hasi behar du euskara ikasten ari den batek”. adierazi dute ekimenaren sustatzaileek.

Urriaren 2tik 21era, harategi guztietan, hiztegiak banatuko dituzte eta produktuak zozketatuko dira.

 

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!