Larunbatean N-1 errepidea itxiko dute Lasarte-Oria parean, Allerruko obrekin jarraitzeko

Aiurri 2023ko ira. 22a, 09:19

Argazkia Noaua

Allerru aldeko N-1 errepidean biribilgune berri bat eraikitzen ari dira eta, lanekin jarraitzeko, trafikoa moztuko dute goizeko 4:00etatik gaueko 22:00ak arte.

Itxiberrieta biribilgunea osatze aldera, Lasarte-Oriako hegoaldeko N-I-451 lotunean (Allerru) biribilgunea egiteko proiektuko obrak direla-eta, trafikoan eragina izango du N-I errepidean, Irunerako noranzkoan.

Lanak irailaren 23ko (larunbata) 04:00ak 22:00ak bitartean egingo dira. Denbora-tarte horretan, galtzada moztuta egongo da zirkulazioarentzat, Irunerako noranzkoan, eta trafikoa N-I-415 lotunearen bide adarretatik desbideratuko da.

Afekzioak dirauen artean, obrek sor ditzaketen eragozpenak saiheste aldera, A-15 errepidea erabiltzea gomendatzen da Donostiara sartzeko.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!