Mendizabalek Berrobin abestuko du gaur, III. Pello Errota Bertsolari Sariketan

Aiurri 2023ko ira. 22a, 14:39

Unai Mendizabal Nerea Ibarzabalekin abesten, Elbarrenan, irailaren 7an

III. Pello Errota Bertsolari Sariketak gaur ekingo dio Berrobin, Tolosaldeako Harituz Bertsozale Taldeak antolatuta. Unai Mendizabal bertan ariko da, eta Eli Pagola, Sarai Robles, Iñaki Gurrutxaga, Haira Aizpurua eta Beñat Zeberio izango ditu lehian. Bertso-afaria izango da gaurko saioa Joanes Zubia gai-jartzaile izanik, 20:30etik aurrera.

Ikaztegietan, irailaren 29an jokatuko da bigarren kanporaketa, eta bertan Eñaut Martikorena Jexux Mari Irazu, Maialen Akizu, Maddi Ane Txoperena, June Aiestaran eta Eki Mateorena ariko dira. Imanol Artola Felix gai-jartzailearen esanetara jarri beharko dute.

Finala, berriz, Asteasun jokatu da, Iturriondo jatetxean, urriaren 20an. Oibar Olanok gidatuko du saioa.

Berrobiko eta Ikaztegietako kanporaketetan bost ariketa egin beharko dituzte: zortziko haundian, ofizioka; zortziko txikian, ofizioka; hiru puntu-erantzun; koplatan, denbora emanda, ofizio bat; eta, bina bertso ganbarako lanean.

Kanporaketa bakoitzeko lehen bi sailkatuek jokatuko dute finala Asteasun.

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!