Galder Barbadoren eta Aitor Zelaiaren espetxeratze aginduaren aurka atera ziren kalera hainbat herritar

Mikel Arberas 2023ko ira. 23a, 17:23

Atzo arratsaldean, Hernanin, Galder Barbadoren eta Aitor Zelaiaren espetxeratze aginduaren aurka kalera irten ziren hainbat herritar. Hernani zeharkatu ostean, eserialdia egin zuten errepide erdian eta Ertzaintza bertaratu zen.

Errepide erdian zeuden herritarrak kanporatzeko indarra erabili zuen poliziak eta hainbat herritar identifikatu zituen. Tartean, Mikel Arberas kazetaria bere lana egiten ari zela; gainera, mugikorra kendu zioten eskuetatik indarrez, egoera ez grabatzeko.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!