Renfeko bidaiariek Tolosa eta Andoain arteko distantzia autobusez egingo dute, larunbatean eta igandean

Aiurri 2023ko ira. 28a, 12:33

Hobekuntza-lanak direla eta, bi udalerrien arteko tren zerbitzua eten egingo dute. Asteburuan, beraz, adi ibili beharko dute tren bidaiariek. Renfek busak eskainiko die, trenaren ordez.

Tolosako apeaderoan, Anoetan, Villabona-Zizurkil eta Andoaingo geltokiei eragiten die neurriak.

Amasa-Villabonako udalak argi azaldu du, prozedura:

  • Donostiarako noranzkoan autobusak Tolosako tren geltokitik abiatuko dira eta trenaren geltokietan bertan egingo ditu geldiuneak: Tolosako estazioa (apeaderoan ez da geldituko), Anoeta, Villabona-Zizurkil eta Andoain. Behin Andoainera iritsita, bidaiariek trena hartu beharko dute berriro.
  • Tolosarako noranzkoan ere berdina izango da. Autobusak Andoaingo tren geltokitik aterako dira eta tartean dauden geltokietan egingo dute geldiunea: Andoain, Villabona-Zizurkil, Anoeta eta Tolosa (apeaderoan ez da geldituko).

Tolosara iritsitakoan, berriro ere trena normaltasunez hartu ahal izango dute bidaiariek.

 

 

 

Kilometroak igandean

Andoaingo erabiltzaileei oharra: Kaletxikiko tren geltokitik joan-etorria egin beharko dute.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!