Egunean Behin 2024

Abiatu da 13D denboraldia

Aiurri 2023ko urr. 2a, 08:49

Oraingoan, gainera, "Aiurri" taldean parte hartzeak saria dakar: Aspillako saski mundiala! Ondo pasa, asko ikasi eta zorte on!

“Aiurri” taldeko partaideen artean, astero, sari bat zozkatuko da. Sariduna “Aiurri” taldeko partaideetako bat izango da, ez du zertan irabazlea izan behar. “Onena” ez, baizik eta hasieratik “parte hartzailea” saritzea erabaki duelako erredakzio batzordeak. Saria eskuratu nahi duenak aste osoko partidak jokatu beharko ditu, nahitaez. Irabazlea Aduna, Amasa-Villabona, Andoain, Asteasu, Larraul, Urnieta eta Zizurkil udalerrietan bizi, ikasi edo lan egiten duena izan daiteke.

Eskualdeko produktuak

Aiurrik tokiko produktuen aldeko apustua egin nahi du. Aspillako, saskia, Arruti gozotegiko kutxa eta Mizpiradi sagardotegiko botilak zozkatu dira aurreko hiru denboraldietan. Denboraldiko lehen asteetan Aspillako saskia zozkatuko dugu. Zorte on!

 

Urriaren 2tik abenduaren 10era bitarte iraungo du Egunean Behin 13D denboraldiak

 

'Aiurri' taldean parte hartzeko aukera zabalik dago. Nola parte hartu?

  • Egunean Behin APPa deskargatu behar da parte hartu ahal izateko.
  • 'Aiurri' taldean parte hartzeko ESTEKA hauxe da.
  • Taldera batu eta joka ezazu, animo.

Zer da Egunean Behin?

Egunean Behin tribial estiloko euskarazko galdera-erantzunen jokoa da, CodeSyntax enpresak garatua. Egunero partida bakarra jokatzeko aukera izango duzu. 10 galdera erantzun beharko dituzu, ahalik eta azkarren. Zenbat eta gehiago asmatu, zenbat eta azkarrago, orduan eta hobeto!

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!