Andoaindarrek irabazi egin zuten urnietarren aurka, etxetik kanpo, eskualdeko derbian (24-30), Gipuzkoako txapelketako lehen jardunaldian. Partida oso parekatua egon zen hasieratik, baina, azken txanpan, andoaindarrak nagusitu ziren.
Hasiera batean, gorritxoak gailendu ziren, defentsa sendoa erakutsita eta erasoan fin arituta. Neurri berean lehiatu ziren andoaindarrak ere, eta markagailutik gertu mantendu ziren. Partidaren amaiera aldean, gorritxoek golari begira zehaztasunik gabe jokatu zuten, ondorioz, Leizarango jokalariek hori baliatuta garaipenaren bidean jarri ziren. Azkenean, urnietarrei ezinezkoa egin zitzaien markagailua iraultzea.