Euskalduna eta Urnieta futbol taldeen lehen jardunaldiak, Gorengo mailan

Aiurri 2023ko urr. 18a, 12:04

Artxiboko irudia.

Gizonezkoen lehen taldeak Gorengo mailan ari dira, denboraldi honetan. Dagoeneko bost jardunaldi igaro dira, joerak zeintzu diren ikusteko argigarriak.

Urnieta

Urnieta lehen multzoan jokatzen ari da. Aurreko asteburuan berdinketa eskuratu zuen, etxean, Getariaren aurka (1-1). Sailkapenean, 14. postuan sailkatuta dago garaipen eta berdinketa banarekin eta hiru porrotekin. Asteburuan Touring B zelaian ariko da.

Emakumezkoetan, Urnieta gorengo mailan jokatzen ari da. Aurrekoan Aiztondoren aurka galdu zuen (2-1), eta asteburu honetan sailkapenaren zuloan dagoen Ilintxa taldea hartuko du Urnietan. Sailkapenean, 6. postuan da. 2 berdinketa lortu ditu lehen 4 partidatan. Bosgarrenean iritsiko al da garaipena!

Andoain

Euskalduna bigarren multzoan lehiatzen ari da. Danenaren zelaian berdinketa eskuratuta (3-3), zortzigarren postuan da sailkapenean. Bi garaipen, berdinketa bat eta bi porrot eskuratu ditu lehen bost jardunaldietan.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!