Buruntzaldeko ibilbideetan barrena ibiltzeko eguna, igandean

Aiurri 2023ko urr. 20a, 07:40

Eskualdeko belardiak, basoak, baserriak, errekak nahiz bidezidorrak ezagutzeko aukera izango da urriaren 22an, Buruntzaldeko Udalen kirol zerbitzuen eskutik.

Ibilbideak:

ANDOAIN – LASARTE-ORIA (Buruntza mendia zeharkatuz edo gailurra eginda). Koloreak, urdina eta urre zaharra; 7,9 km.ko luzera du; oinez soilik egin daiteke eta mendiko oinetakoa beharrezkoa da.

  • ANDOAIN – URNIETA. Koloreak, urdina eta berdea; 4,8 km.ko luzera du; oinez edo bizikletaz egin daiteke eta kirola egiteko oinetakoa beharrezkoa da.
  • ANDOAIN – USURBIL (Andatzatik barrena). Koloreak, urdina eta laranja;  14,9 km.ko luzera du (luzeena da); oinez soilik egin daiteke eta mendiko oinetakoa beharrezkoa da.
  • LASARTE-ORIA – URNIETA. Koloreak, urre zaharra eta berdea; 3,9 km.ko luzera du; oinez edo bizikletaz egin daiteke eta kirola egiteko oinetakoa beharrezkoa da.
  • LASARTE-ORIA – USURBIL – AGINAGA. Koloreak, urre zaharra eta laranja; 9 km.ko luzera du (Santuenetik barrena Aginagako Mapil ingururaino); oinez edo bizikletaz egin daiteke eta  kirola egiteko oinetakoa beharrezkoa da.

 

Xehetasunak:

  • EGUNA: 2023ko urriaren 22a, igandea.
  • ORDUTEGIA: 8:00-14:00. 
  • KONTROLAK ETA ANOA: Herri bakoitzean kontrol une bat egongo da (Usurbilen bi), argibideak emateko eta mokaduak eta edatekoak banatzeko.
  • USURBIL: Santueneako auzoa, Zorrotzeko zubiaren parean eta Aginagan, Mapil inguruan.
  • ANDOAIN: Udaletxe azpia..
  • LASARTE-ORIA: San Pedro elizaren ondoko plaza.
  • URNIETA: Udaletxea azpia.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!