Finalerdietako partidak ia kolorerik gabeak izan ziren; nafarrek nagusitasun osoz irabazi zituzten bi partidak. Lehenengo norgehiagoka Ansa-Zubiri eta Aldabe-Juanenea bikoteen artekoa izan zen. Azken hauek, bi huts irabazi zituzten partidak (11-15 eta 15-15). Aldabe izan zen lehen partiduko izarra, Zubiri mendean hartuta min handia egin zuen.
Bigarren partidan, Ezkurra-Martirena eta Loitegi-Azpiroz bikoteen artean, garaipena are argiagoa izan zen: bi huts (15-4 eta 15-13). Ezkurrak lehen koadroetan min handia egin zuen, eta aurkariak mendean hartu zituen. Horrez gain, Martirenak sakearekin asmatu eta hainbat tanto egin zituen.
Urriaren 27an izango da final handia, Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan. Nafar arteko lehian ikusmira handia da.