Palestinari elkartasuna adierazteko manifestazio nazionala egingo da Bilbon, asteburuan

Aiurri 2023ko urr. 24a, 09:36

Larunbatean (urriak 28) manifestazio nazionala deitu dute Bilbon, Palestinar erresistentziaren alde eta Israelen eraso zein hilketa bortzitzak salatzeko. Andoaindik eta Urnietatik austobusak irtengo dira Bilborantz. Izena Txuri Beltz eta Matxo tabernetan eman ahal izango da, urriaren 27ra bitarte.

Honako oharrararekin egin dute manifestazio nazionalaren deialdia:

Uneotan Gazako palestinarrak etengabeko bonbardaketak eta blokeo krudela jasaten ari dira Estatu sionistaren eskutik. 5.000 palestinar baino gehiago erail dituzte, horien herena umeak.Azplegitura zlbilak bonbardaketen jopuntu izatearekln botera, ur,argi eta janari hornidurak eten dizkie Estatu sionistak. Eta larriena da mendebaldea berriro ere genozidio eta gerra krimen hau guztia gidatzen eta babesten ari dela.

Horrekin botera, azken egunotan, areagotu egln da israeldar kolonoen eta okupazio indorren biolentzio Zisjordoniako herri palestinarraren aurka 400 palestinar baino gehiago ari dlra atxilotzen egunero, erailak izan diro 70etlk gora polestinar, sua eman diete palestinarren baliabide materialei eta lurrei.

Alabaina, gertakizunok salatu eta Gazoko genozidioaren amaiera aldarrikatzeaz gain, hurrengoa ere adierazi nahi dugu:

  1. Egungo koiuntura ez dogo ulertzerik 75 urte luzez Polestinan Estatu sionistaren eskutik etorri diren kolonialismoa, apartheida eta garbiketa etnikoa, eta Gazaren aurka 15 urte baino gehiago iraun duen blokeoa azaldu gabe.
  2. Palestinarekiko elkartasunoren kriminalizazioa edo palestinar bandera toki publikoetan erakustea debekatzea, kontakizun hegemonikoa okerra den seinale da. Ez gaude "Hamasen aurkako guda" baten aurrean, herri baten genozidioaren eta harekiko elkartasun keinuen aurkako jazarpen/errepresioaren aurrean baizik.

  3. Israel zilegiztatzen duten mendebaldeko gobernuen, enpresen eta alderdi politikoen konplizitate eta kolaborazioa salatzen ditugu. Horrez gain, seinalatu behar ditugu bakearen izenean alde bietatik biolentzia etetera dei egiten duten diskurtsoak eta zapaltzaile eta zapalduak parekatzen dituztenak. Horrek palestlnar erresistentzia kriminalizatu besterik ez du egiten. Israel zilegiztatuz.

  4. Urterik odoltsuenetakoa izan da 2023 Palestinarentzat: lnbasio mllitarrak jasan ditu Jenlnen, Nablusen eta Jerusalemen; beste eraso bat Gazan maiatzean; eta lurralde okupatuetan kolono lsraeldarren eskutik gizarte zibilaren aurkako biolentzia basatia. Horiek guztiek ez dute prentsako titularretan leku handirik izan.

  5. Sionisten aldetik kontsentsu polltikoa dagoen arren palestinarren garbiketa etnikoari eta Israel Handiaren eraikuntzari dagokionez, esan beharra dago lsraelgoa hlstoriako gobernurlk faxlstenetakoa dela. Jakina da bere ultraeskuindar ministro sionista batzuek Palestinaren kolonlzazio totala eta palestlnarren kanporaketa helburu dutela.

  6. Palestinar herriak bere okupatzailearen aurkako erresistentziarako eskubidea dauka. Honek har ditzakeen forma eta adierozpen guztietan. Herri baten autodefentsarako erresistentzia ezin da parekatu entitate militar kolonial inperialista batekin.

  7. Estatu genozidari boikota, desinbertsioak eta zigorrak ezartzeko unea da. Ezin dltugu normaltzat jo gure kaleetan gero eta presenteago dauden adierazpen sionistak, ezta sionlsmoarekin harreman ekonomiko, politiko eta instituzionalak ematea ere.

  8. lrtenbldea lsraelgo estatu sionistaren desagerpenaren bidetik eman behar dela diogu, deskolonlzazio prozesu bati lotuta; ibaitik ltsasora arteko Palestina aske baten eraikuntza, errefuxiatutako eta erbesteratutako palestinarren itzulera, eta palestinar preso politiko guztien askatasuna ahalbldetuko duena.

  9. Berresten dugu palestinar herriarekiko elkartasuna eta bere lurraldean eusteko adierazi duten borondate eta duintasunarekiko errespetua eta miresmena. Gure egiten dugu haien grina den "existitzea erresistentzia egitea da".

  10. Dei eglten diogu Euskal Herriari Palestinarekiko elkartasun aktiboa adierazten jarrai dezan, palestinar herriaren erresistentziarako eskubidea defendatzen jarrai dezan eta ez dezan Euskal Herrlan inongo espresio sionistarik normalizatzen utzi.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!