Asteburu honetan, trenaren ordez, bus zerbitzua eskainiko du Renfek

Aiurri 2023ko urr. 24a, 21:15

Konponketa-lanak direla eta, asteburuan tren-zerbitzua eten egingo du Renfek. Adi, zeren autobusetan ezingo baita bizikletarik sartu, ez eta maskotak ere. Urriaren 28an eta 29an Andoaindik eta Urnietarik Irun aldera doazen joan-etorrietarako bus-zerbitzua eskainiko du, alternatiba modura.

Trenaren ordez, bus-zerbitzua eskainiko dute. Andoaingo eta Urnietako tren geltokietan bidaiariek busa hartzeko aukera izango dute. Eta, Donostiaren kasuan, autobusak Tabakalera azpiko bus geltokitik aterako dira. 17 eta 21 arteko nasak egokitu dituzte horretarako. Bestalde, bi egunetarako ordutegi berezia ezarri dute. Webgunean eskuragarri dago.

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!