Osasungintza publikoaren aldeko manifestazioak egingo dira hilaren 11n, Donostian, Bilbon eta Gasteizen

Aiurri 2023ko aza. 6a, 13:11

Donostiako Boulevardeko kioskoan prentsaurrekoa egin dute osasun publikoaren aldeko manifestazioa iragartzeko. Osasungintza publikoaren egoera txarra azpimarratu eta kuadeaketa txarra azaleratu dute.

Osasungintza publikoaren garrantzia nabarmendu dute bertaratutakoek: "Eska dezagun ahalegin publikoek berau indartzea, eta ez interes pribatuen alde egitea". Horrez gain, egoera txarra aspalditik datorrela adierazi dute eta agintariak gaitzetsi dituzte: "Osakidetzaren degradazioa urrunetik dator. Arduradun politikoek, nahita eta etengabe hondatu dute, garbiketa-zerbitzuak, garbitegia, jantokiak, anbulantziak, dialisia etabar". 

Horiek horrela, Donostian (17:00), Gasteizen (12:00) eta Bilbon (12:00) manifestazioak egingo dira, azaroaren 11n,  Osasun Publikoaren Aldeko (OPA) Herri Plataformek deituta.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!