Ama jatetxeak "Urrezko T" garaikurra irabazi du

Aiurri 2023ko aza. 7a, 15:13

Beste behin ere Gorka Ricok eta Javi Riverok garaikur garrantzitsu bat lortu dute, azken urteetan sukaldaritzan egiten ari diren lanagatik. "Urrezko T" deiturikoa saria jaso dute, Tapas Magazine aldizkariaren eskutik. Autonomia-erkidego bakoitzeko sari bat banatu dute, kasu honetan, EAEko saria jaso dute. Nafarrokoa Iruñako Kabo jatetxeak irabazi du. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!