Martirenak norgehiagoka ikusgarria jokatu zuen. Lehenengo setean, lan erabakigarria egin zuen eta baita hirugarren setean ere. Bigarren setean, aurrelarien lehia biziagoa ikusi zen eta Urrizaren zortzi tantoek jokoa erabaki zuten. Azpirozek partidu osoan tanto gutxi egin zituen. Martirenak, berriz, azken setean lau tanto egin zituen, Ansak bezala, eta horri esker lortu zuten garaipena.
Sailkapena
1. Ansa II-Martirena 8 puntu, bi partidetan
2. Aldabe-Barrenetxea IV 4 puntu, partida bakarrean
3. Segurola-Juanenea 4 puntu, bi partidetan
4. Urriza-Azpiroz puntu bat, bi partidetan
5. Ezkurra II-Larrañaga puntu bat, partida baakarrean