Jurgi Errandonea andoaindarra, Euskal Herriko bikote gazteen 45. Dantza Solte Txapelketako irabazlea

Aiurri 2023ko aza. 15a, 17:24

Onditz Esnaola lizartzarrak eta Jurgi Errandonea andoaindarrak irabazi dute Euskal Herriko bikote gazteen 45. Dantza Solte Txapelketa, aurreko igandean Bergarako Seminarixoan jokatu zena. Sari nagusia irabazteaz gain, jantzi onenen saria ere haiek eskuratu zuten.

Goienak eman zuen albistea, bere agerkarian. Bideoa ere Goienarena da. Bost bikote onenak honako hauek izan ziren:

  1. Onditz Esnaola (Lizartza) eta Jurgi Errandonea (Andoain). Garaikurra, txapela eta zapia eta 180 euroko saria. 
  2. Enara Artola eta Mikel Esnaola (Lezo). Garaikurra eta 160 euro.
  3. Ihintza Erauskin (Lezo) eta Danel Castillo (Pasai Donibane). Garaikurra eta 150 euroko saria.
  4. Alaitz Elorza eta Aner Elorza (Azpeitia). Garaikurra eta 140 euroko saria.
  5. Jare Labaka eta June Izagirre (Azpeitia). Garaikurra eta 130 euroko saria.

Biak ere Oinkari dantza taldeko kideak dira. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!