Arrillaga-Erasun, Gipuzkoako txapeldun berriak

Aiurri 2023ko aza. 19a, 11:07

Bear Zanako bikoteak 22-17ko emaitzaz emakumezko nagusien Gipuzkoako eskuz binakako txapeldun bilakatu dira, Gaztelekuko Garai-Mendizabal garaituta.

Behar Zanako lagunek horrela laburbildu dute finalak emandakoa: "Bikotea partida guztian zehar gehiago izan zen. 11-3 eta 20-11 aurretik ere izan ziren. Bukaeran ordea markagailuan gerturatu eta 22-17 amaitu zen partida. Ligaxka osoan zehar Gaztelekuko bikotea izan da nagusi, partida guztiak irabazita finalera sailkatu ziren zuzenean, Behar Zanako bikoteari emaitza berdinaz irabazita zeuden besteak beste. Txapelketan zehar Lizartzako Zabala, Aloñamendiko Etxegarai -Oses, Donostiko Arraiza, Adoseko Naroa Agirre eta Berrocal, Olaldeko Galeano ahizpak izan dituzte aurkari. Zorionak neskak! Jarraitu horrela!".

Argazki-bilduma: Pedro Miguel Alonso.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!