Irakurri ez ezik, entzun daitezke Aiurri.eus guneko albisteak

Aiurri 2023ko abe. 21a, 08:37

TOKIKOMen eskutik, webguneko edukiak kontsumitzeko aukera berria eskaintzen du Aiurri.eus guneak.

Nazioartean hiztun gehiago dituzten hizkuntzekin dagoeneko erabiltzen den teknologia ekarri dute euskarara, TOKIKOMek eta ELHUYARrek. Aste honetan hasita, Aiurri.eus webguneko albisteak irakurri ez ezik entzungai daude. Podcast-en garaian, eduki entzungarri asko sortzen ari da. Izango da, beraz, Aiurri.eus webguneko erreportajeak edo elkarrizketak entzuteko aukera baliatu nahi duena, adibidez, sukaldean lanean ari den bitartean. Irakurtzeko zailtasunak izan ditzakenari begira ere, aukera berria abantailatxoa da. Zer esanik ez, euskara ikasten ari direnentzat albiste ona dela. Entzumena lantzeko aukera paregabea baita.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!