Otaegi-Iraola eta Aranburu-Navarro, Gipuzkoako txapeldunak

Jon Ander Ubeda 2023ko abe. 23a, 20:50

Otaegi-Iraola txapeldun dira, eta Aldazabal ahizpak azpitxapeldunak. 

Hauxe Behar Zanako kideen kronika:

 

OTAEGI ETA IRAOLA GIPUZKOAKO TXAPELDUN, KADETE MAILAN.

ALDAZABAL AHIZPAK, 30-29 GALDUTA, AZPITXAPELDUN. 

Partida ederra jokatu dute paletaz jubenilen mailan 4 finalistek. Entrenamendu kideak guztiak, 30-29 irabazi dute Txulobiko Irati Aranburu eta Alaitz Navarrok. 29-27 aurretik izan dira Behar Zanako Haizea eta Araitz Aldazabal ahizpak baina azkenena Adunako taldekoek irabazi dut

Partida errazagoa izan dute Adur Otaegi eta Markel Iraolak Gipuzkoako kadeteen binakako 2. Mailako finalean. Otaegik atzo eskuz banaka lehen mailako finalerdietan Azkoitiko Etxanizen aurka 9-9 berdindua izan arren, urduritasina tarteko ezin izan zuen irabazi. Gaur 22-4 irabazi dute Markel Iraolak eta biek Oiartzungo Oiarpekoen aurka. Partida osoan zehar gehiago izan dira.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!