Konponbiderako giltzak

Erabiltzailearen aurpegia Sare 2023ko abe. 24a, 07:00

2024ko urtarrilaren 13an, “Konponbiderako giltzak“ lelopean, Bilbon egingo den manifestaziora joateko autobusa antolatu dute Andoaingo eta Urnietako Sarek.

Mobilizazio baketsu eta demokratiko bat izango da, eta Sareren helburua da bertan milaka pertsonak giltzak hartzea beren eskuetan, presoen etxerako bidea, konponbidea eta bizikidetza irekiko dituzten giltzak. Beste urte batez mezu bat bidali nahi diogu euskal gizarte osoari, giza eskubideen defentsa helburutzat hartu nahi duten emakume eta gizon guztiei, edozein dela ere haien ideologia edo atxikipen politikoa. Ez gara ari helburu politiko edo alderdikoiez, eskubideez baizik, eta salbuespen egoera, juridikoa eta espetxe arlokoa, bukatu beharraz. Finean, bizikidetzaz ari gara. Bertaratu nahi dutenek aurrez izena eman behar dute:

Urnieta

Bikain kafetegia (San Juan Plaza).

Andoain

Irunberri (Kale Nagusia).

Bus-irteera urtarrilaren 13an:

Irteera-ordua: 14:00. Matxo taberna (Urnieta). Makaldegia (Andoain).

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!