Urriza-Azpiroz eta Ansa-Martirena bikoteen artean erabakiko da Binakako Erremonte Txapelketako finala

Aiurri 2023ko abe. 27a, 09:16

Ansak banakakoa eskuratu du. Eta orain binakakoaren bila abiatzear da.

Larunbat arratsaldean jokatuko da final handia. Ansa-Martirena bertan zirela jakina zen. Finalaurrekoan Urriza-Apiroz bikotea Aldabe-Barrenetxea IV-ri gailendu zitzaion.

2-1 (15-14, 11-15, 8-1), "partida gogor eta borrokatua" izan zen Urriza-Azpiroz eta Aldabe-Barrenetxea IVren artekoa.

Oriamendik egin duen laburpenaren arabera, "finalaurrekoa hirugarren setean erabaki zen, 8-1eko partzialarekin". Lau pilotariek dena eman zutela ikusi zuten Galarretara hurbildu zirenek.

Final handia, larunbatean

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!