Irazu adunarra eta Goikoetxea V urnietarra Bigarren Mailako Binakako finalean ariko dira

Aiurri 2023ko abe. 28a, 12:39
Irazu adunarra eta Goikoetxea urnietarra.

Irazuk eta Apezetxeak Goikoetxea V.a eta Aiestaran VI.aren aurka jokatuko dute Bigarren Mailako Binakako finalean. Adunarra ibilbide polita osatzen ari da. Goikoetxea urnietarrak eskarmentu handiagoa du, eta aukera baliatu nahi du.

AZKEN FINALAURREKOA
Loitegi-Eskudero 0
Irazu-Apezetxea 2 
(14-15 eta 9-15)
Finalistek eutsi egin zioten lehen setean, eta horrek indar bizia eman zien bigarrena eta azkena lortzeko.

LEHEN FINALA DU IRAZUK
Adunarra izango da protagonista, larunbateko finalean. Oriamendiri egindako adierazpenetan, txapelketan ondo aritu dela adierazi du: “Txapelketa hasi aurretik ongi ikusten nuen nire burua, txisparekin eta jokoarekin. Lehenengo set hark dudaren bat utzi zidan, baina berehala konturatu nintzen nuen sentsazioa benetakoa zela. Kolpez eta jokuz ongi aritu naiz eta hasieran baino hobe nabil erritmoarekin. Oierrekin gainera oso ongi moldatzen naiz. Gustora hartu genuen elkarrekin jokatuko genuen berria”.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!