Inuxente eguneko albiste bikoitza

Aiurri 2023ko abe. 29a, 13:51

Abenduaren 28a ez da oharkabean igarotzen den egun horietakoa, Aiurrin. Inuxente eguna izanik, txantxazko albistea zabaltzeko aukera baliatzen du erredakzio taldeak. Aurten albiste bakarra baino, bi izan dira ildo horretakoak. Eta biak kirolari loturikoak.

Bada, ez. Andoaingo Ubitarte zelaiak bere horretan jarraituko du. Ez da belar naturalezkoa bilakatuko. Eta, ondorioz, ez da Athletic bisitan etorriko. Are gehiago, Estebek nahikoa lan badu eta ez du zeregin berririk izango. Albisteak zabalkunde handia izan zuen, Aiurri.eus webgunean ikusiena baita orduotan. Euskaldunakoek bota zioten amua Aiurriri, eta Aiurrik bidea eman zion hasierako ideiari. Ezinbestekoa –eta eskertzekoa, bide batez– izan da Estebe Lopez de Munainen eskuzabaltasuna. Umorez, eta begi onez hartu zuen proposamena. Haren baimenarekin bilakatu genuen albistearen protagonista.

Amasako frontoia

Iñaki Lizasok ziria sartu zion Aiurriko kazetariari, eta honek bidea eman zion albisteari. Bada, ez. Amasan ez trinketerako pilotalekurik egokituko. Iluntzean argitu zuen Behar Zana elkarteak, eguneko inuxentekeria:

 

 
 
 
 
 
Ver esta publicación en Instagram
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

Una publicación compartida de Behar Zana PE Pelota Elkartea (@beharzanape)

2024ko abenduaren 28an antzeko albiste gehiago landuko ditu erredakzio taldeak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!