Goikoetxea V eta Aiestaran VI, Erremonteko Bigarren Mailako txapeldunak

Aiurri 2023ko abe. 31a, 09:16

Irazu adunarra eta Apezetxea, ondorioz, txapeldun-orde. Partida bikaina izan zen, baina txapela bikote bakarrarentzat zen.

Goikoetxea V-Aiestaran VI 2-1 Irazu-Apezetxea 
(15-11, 13-15 eta 8-7)

Lau erremontisten arteko partida bikaina izan zen. Ez zuten amore eman eta laurek dena eman zuten amaierara arte. Gorriek partidaren gidaritza hartu zuten, baina urdinek euren aukerak izan zituzten eta garesti saldu zuten garaipena.

Finala xehetasunengatik erabaki zen eta edozeinek irabaz zezakeen, baina txanpona Goikoetxea eta Aiestaranen aldera erori zen.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!