Urteetan zehar asko izan dira Euskal Herriko militante zein mugimedu iraultzaileek jasan izan duten errepresioa Espainiar eta Frantziar estatuengandik. Jarraipenak, mehatxuak, atxiloketak, espetxeratzeak, erahilketak... jazarpen mota ugari erabiltzen dituzte, baina helburua berdina da: mugimendu iraultzaile eta borroka oro gelditzea. Euskal Herri osoan bezala, gure eskualdean ere kasu errepresibo ugari egon dira, baina azken urteetan larrienetako bat izan da Jon Lizarribar eta Ruben Gelbentzuk jasan dutena.
Badira iada 3 urte gure eskualdekideei Espainiako Auzitegi Naizonalak sumario bat ireki ziela. Kolpe errepresibo hau eta urte bat geroago, beste sumario bat ireki zieten, 2002an ustez egindako bi ekintza leporatuz, hurrenez hurren. Hau gutxi balitz, Jon eta Ruben 2013an espetxeratuak izan ziren, etxetik ehundaka kilometrotara egon zirelarik, Espainiar estatuko ziegetan. 2014ean aske geratu ziren, ez baitzuten frogarik beraien aurka.
Azken urte hauetan Jon eta Rubenek jasandako jazarpena salatzeko, Aske Antolakundetik elkartasun egun bat antolatu dugu Andoaingo gaztetxean, Urtarrilaren 6ean. Arratsaldeko 18:00tan mahainguru bat burutuko dugu
Jon eta Rubenekin, errepresioaren inguruan hausnartu, eta batez ere beraien kasuan sakontzeko. 22:30etan ondorengo kontzertuak egongo dira: Arene6, Bulkada eta Stupid Fuckin People. Sarrerak 10€-tara salduko dira gaztetxeean, egunean bertan. Lortutako diru guztia errepresaliatuen gastuei aurre egiteko erabiliko da.