Egunean Behin 2024

Egunean Behin jokoaren denboraldi berria, datorren astetik aurrera

Aiurri 2024ko urt. 9a, 12:22

Datorren astetik aurrera, Egunean Behin izango da berriro ere martxan. Bere sorreratik bost urte igarota, urtarrilaren 15ean, astelehenarekin ekingo dio jokoak 14. denboraldiari. Martxoaren 24an amaituko da.

Adi, hortaz, eskualdeko parte-hartzaileak, beti bezala, sariak zozkatuko baitira "Aiurri" taldeko kide direnen artean.

Nola parte hartu?

  • APPko partaide izan behar zara parte hartu ahal izateko.
  • "Aiurri" taldean parte hartzeko egin klik HEMEN
  • Eskualdeko partaidea izatea nahiko genuke.

Taldera batu eta joka ezazu, animo!

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!