Emakumezko epaileak erakartzeko kanpaina kaleratu du Gipuzkoako futboleko Epaileen Batzorde Teknikoak

Aiurri 2024ko urt. 9a, 12:52

Futbolean, emakumezko epaileak erakartzeko kanpaina abiatu berri du Gipuzkoako Epaileen Batzorde Teknikoak, Gipuzkoako Futbol Federazioarekin elkarlanean eta Foru Aldundiko Kirol Sailaren laguntzarekin: "Zuzendu. Lideratu. Kontrola hartu".

"Gipuzkoako emakumezko epaileen hurrengo belaunaldia bilatzeko kanpaina digitala" dela adierazi du Gizpukoako Futbol Federazioak, aipatutako kirolak azken urteetan izan duen gorakada aintzat hartuta.

Hori horrela, joko-zelaian, emakumezko epaile gehiago erakarri nahi dituzte, azken urteetako aurrerapausoei nahiz tokian tokiko klubek emandako bultzadari eutsita: "Bestelako esperientzia bat bizi nahi duten emakumezko kirolariak animatzen ditugu arbitrajeari buruz dakiten guztia ahaztera eta futbola bizitzeko modu berri bat probatzeko aukera paregabe hau baliatzera".

Izena eman nahi? Egin klik HEMEN

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!