Musukoaren erabilera derrigorrezkoa izango da gaurtik aurrera Hego Euskal Herriko osasun-etxeetan

Aiurri 2024ko urt. 10a, 14:27

Espainiako Osasun Ministeriotik dator erabakia: gaurtik aurrera, nahitaezkoa izango da Hego Euskal Herriko osasun-etxeetan musukoa erabiltzea, baita ospitaleetan ere. Eusko Jaurlaritzak ez du erabakia babesten, betebeharra baino, gomendio gisa ikusten baitu neurria. 

Espainiako Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu beharrik gabe jarri dute neurria indarrean. Dena dela, Osasun Ministerioak adierazi duenez, ez da beharrezkoa izango maskararen erabilera farmazietan, ez eta osasunarekin harremandutako beste zentroetan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!