Olatz Odriozola, estatu mailako txapelketaren bila

Aiurri 2024ko urt. 13a, 10:37

Gipuzkoako eta Euskal Herriko txapelketak lortu ostean, Amurrion igandean jokatuko den estatu mailako ziklo-kros txapelketan izango da. "Ilusio eta gogoz" doala aitortu dio Aiurriri.

Bere buruarekin konforme geratzeko asmoa du, lehenik eta behin. Eta gero gerokoak. Errepideak bakoitza bere tokian uzten du, eta ikustear da Espainiako aurkariek zer nolako maila erakusten duten. Olatz Odriozolak eskarmentu handia du, eta lesio luzearen ostean gozatzen ari da bizikleta gainean. Inguruotan dituen aurkariak gutxi eta indartsuenak oso gazteak dira. 

Igandean beste maila bateko lasterketa espero da.

 

Irati Aranguren gaztea irteeran izango da

Andoaingo Txirrindulari Eskolako kidea ere Amurrion izango da.

Mutiletan Danenako Xabat Zuriarrainek parte hartuko du

 
 
 
 
 
Ver esta publicación en Instagram
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

Una publicación compartida de Danena Txirrindularitza Eskola (@danenake)

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!