Sariduna, “Aiurri” taldeko partaideetako bat izango da. Ez du zertan irabazlea izan behar. “Onena” ez, baizik eta hasieratik “parte hartzailea” saritzea erabaki duelako erredakzio batzordeak. Aiurrik tokiko produktuen aldeko apustua egin nahi du, Egunean Behin lehiaketan. Aspillako saskia edota eskualdeko sagardogileen botilak zozkatu ditu. Oraingoan sari-emailea Andoaingo Arruti gozotegia izango da.
"Aiurri" taldean ehunka partaide elkartzen dira.