Legazpiko Udalak eta Sustraiak Dantza taldeak antolatu zuten Gipuzkoar Aurresku Txapelketaren VI edizioa. 2008 eta 2012 urte bitartean jaiotako 30 dantzari aritu ziren, bi sailetan banatuta. Epaimahaia Idoia Besada, Katerin Artola eta Nahikari Vizuete Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrak osatu zuen eta zuzeneko musika eskaintzen aritu ziren Goiz Deia Legazpiko txistularien taldeko kideak.
Beterri-Aiztondoko ordezkariak
D Saila
Dantzatu beharrekoak: "Betronio handia" eta "Aurkez Aurke" edo "Desafioa".
Parte-hartzaileak:
- Jurgi Errandonea (Andoain).
- Irati Larrañaga (Andoain).
- Julen Lertxundi (Asteasu).
- Laida Rabadan (Andoain).
B Saila
Dantzatu beharrekoak: "Hondarribi Handia" eta "Zortzikoa".
Parte-hartzaileak:
- Aiara Aburuza (Aduna).
- Nora Davila (Zizurkil).
- Naroa Hidalgo (Amasa-Villabona).
Oinkarik zabaldutako argazkian Errandonea eta Davila sari banarekin ageri dira.