[KOMUNITATEA]

Oinarrizko bizi-bitartekoak bermatu, energiarako sarbidea denontzat

Etxebizitza Sindikatua 2024ko urt. 16a, 07:13

Buruntzaldean, energia enpresa handiek 100.000 euroko irabazi garbiak dituzte egunero. Maximo historikoetan dagoen energiaren prezioen gorakadak are zailagoa bihurtu du langile familia askorentzat argia edo gasa bezalako oinarrizko bizi bitartekoak ordaintzea.

Era berean, azken hilabete hauetan hamarnaka familiari euren gas edo elektrizitate hornidura moztu diete gure eskualdean, eta energia hornidurarik gabe utzi dituzte.

Egoera honen aurrean, eta neguko hotz betean aurkitzen garen honetan, ekimen hauek antolatu ditugu datozen asteetarako:

  • Urtarrilaren 15etik 28ra manta eta neguko arropa bilketa.
  • Otsailaren 7an fakturen, tarifa moten eta diru laguntzen inguruko
    hitzaldi praktikoa.
  • Otsailaren 14an aholkularitza bulegoa hornidurekin arazoak dituzten
    pertsonentzat.

    Ekimen horien informazio zehatzagoa Buruntzaldeako Kontseilu Sozialistaren sareetan zabalduko dugu.

    Proletalgoak bizi-bitarteko oinarrizkoenak ere ez ditu bermatuta kapitalismoan, eta beraz, denontzako kalitatezko bizi-baldintzen alde antolatzea dagokigu.

    OINARRIZKO BIZI-BITARTEKOAK BERMATU!
    ENERGIARAKO SARBIDEA DENONTZAT!
 
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!