Mendi irteera Behe Nafarrora, Aizkardiren eskutik

Ainhoa Gil 2024ko urt. 16a, 10:56

Ortzaizetik (120m) abiatuta, Baigura (897m) eta Haltzamendi (813m) gailurrak igo ondoren, Ortzaizera itzuliko da taldea. Irteera honen iraupena 5:30 ordu ingurukoa da eta luzera 20 Kilometrokoa da.
       

Izena emateko, telefono honetara deitu behar da:  649 717 182,  20:00tik 22:00era edo Aizkardi taldearen egoitzara gerturatu, ostegunean ordutegi berdinean. Ostegun hau izango da izena emateko azken eguna
Irteera goizeko 7:00etan izango da, Olaederra kiroldegitik

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!