Saseta defentsa sistema ezagutzeko irteera

Ainhoa Gil 2024ko urt. 19a, 18:07

36ko altxamendu militarrari aurre egiteko Kandido Sasetak eskualdean antolatu zuen defentsa sistema bertatik bertara ezagutzeko irteera antolatu du HerriBIZIgune elkarteak urtarrilaren 27rako. Karlos Almorzak emango ditu azalpenak.

Bi hitzordu finkatu dituzte. Herriguneko P.M. Otaño plazatik abiatuko dira mendizaleak, 09:00etan. Autoz Saskarate baserriraino gerturatu nahi duenak ere izango du horretarako aukera eta, bertatik emango zaio hasiera bisitaldiari, 10:30etan.

Inguruan antolatutako lubakiak bisitatuz, han gertatutakoen inguruko azalpenak emango ditu Almorzak. Bada, gainera, oso elementu berezia bertan, izan ere, lubakien planoak izan daitezkenak ageri dira zuhaitzetan markatuta.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!