Kutxabank Masters Txapelketa, larunbatean hasita

Aiurri 2024ko urt. 21a, 09:05

Urtarrilaren 27an hasita, Oriamendiko pilotaririk onenak hartuko dute parte Galarretan.

Aurkeztu dute Kutxabank Masters Erremonte Txapelketaren 14. edizioa. Txapelketa honetan, Oriamendiko pilotaririk onenek hartuko dute parte. Enpresak adierazi bezala, buruz buruko partidatan "partaideek beraien trebetasun guztiak erakutsi beharko dituzte txapelaren titulua lortu nahi badute".

Erremonte zaleentzat, hona hemen txapelketaren egutegiaren aurrerapena: urtarrilaren 27an (larunbata) abiatuko da, 16:30ean hasita. Eta, hurrengoak, honakoak: otsailaren 3an (larunbata), 16:30ean; otsailaren 9an (ostirala), 18:00etan; otsailaren 17an (larunbata), 16:30ean; eta, finala, otsailaren 24an (larunbata), arratsaldeko 15:30ean hasita. Txapelketa osoa Hernaniko Galarreta Jai-Alai frontoian jokatuko da.

Sarreren salmenta

Binakako finaleko akatsak berehala konpondu nahi dituzte. Berrikuntzak iragarri dituzte, antolatzaileek: "Salmenta eta kudeaketarako metodologia berria txertatuko dugu. Ohiko zaletuei, erraztasunak eskaintzea du helburu". Zaletuak, berriro ere, garrantzitsuak izango dira.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!