Erremontea

Kutxabank Masters Txapelketa aurkeztu dute Donostiako Aquariumean

Aiurri 2024ko urt. 22a, 10:30

Ansa, Juanenea, Azpiroz eta Barrenetxea izango dira txapelketako erremontistak; aldaketa gisa, Urrizak ez du txapelketan parte hartuko. Txapelketa hilaren 27an hasiko da, Azpirozen eta Barrenetxearen arteko norgehiagokarekin.

Txapelketa urtarrilaren 27tik otsailaren 24ra bitarte jokatuko da. Barrenetxearen eta Azpirozen arteko lehiarekin ekingo zaio txapelketari, urtarrilaren 27an. Irabazlea ligaxkara pasako da, non, Juanenea eta Ansa II.a sailkatuta dauden; galtzailea kanporatua izango da. Ligaxka otsailaren 3an, 9an eta 17an jokatuko da, hiru jardunalditan. Fase horretan, lehen bi erremontistak finalera sailkatuko dira eta hirugarrena kanporatua izango da. Final handia otsailaren 24an jokatuko da.

Ligaxka 30 tantotara jokatuko da. Irabazleak 4 puntu lortuko ditu, 29 eta 27 tanto artean geratzen denak bi puntu, 26-24 tanto artekoek puntu bat, 23-17 tanto artean egiten duenak ez du bat bera ere lortuko. 16 tanto edo gutxiago egiten dituenak puntu negatiboa izango du.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!